pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Satelite bidezko banda zabala
29
Eka
2014

Satelite bidezko banda zabala

Uztailaren 3an 19:30ean Udaletxeko Batzar aretoan bilera informatibo bat egongo da

Oraindik  zuntz  optikorik  eta  Wimaxik  ez daukaten  landa  eremuetan  bizi  diren  Legazpiarrek  Euskaltelen  satelite  bidezko  banda  zabala eskuratzeko  aukera  izango dute. Horren inguruko informazioa herritarrei helarazteko,  Euskaltelek  bilera  antolatu  du, uztailaren  3an 19:30ean Udaletxeko  Batzar aretoan. Bilerara deitutako herritarrei gutun bidezko  gonbidapena  helarazi  dio  Udalak. 
 
Bertan,  eskaintzaren  inguruko  xehetasunak emango dituzte.  
 
Orain  arte,  herriko  hainbat  eremutan, ezinezkoa zen Internet konexioa izatea, edota izanda  ere,  konexio  horrek  gabezia  handiak 
izan ohi zituen. Arazo horiei irtenbidea eman diezaioke satelite bidezko banda zabalak. 
 
Aipatutako  batzarrean,  bertaratutakoek beraien kezka eta zalantzak azaltzeko tartea izango dute.

Albiste guztiak