pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Egutegiarekin lotutako seigarren zozketa
03
Uzt
2014

Egutegiarekin lotutako seigarren zozketa

Jesus Toquerok irabazi du, eta 50 euroko saria eramango du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko
Udalak 2014rako ateratako egutegian, herritarrek parte hartzeko moduko joko bat proposatzen da. Legazpiko jaiak dira ardatz nagusi. Hilabete bakoitzean, sasoi horri dagokion jai baten argazkia dugu, eta horrekin lotutako galdera bat. Herritarrek erantzun zuzena eman behar dute, www.legazpiko-udala.info web orriko "Egutegia 2014" izeneko txokoan sartuta edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda.
 
Dagoeneko egin dute urteko seigarren galderari dagokion zozketa; alegia, ekainari dagokiona. Hauxe zen galdera: Nola deitzen da Oilar Jokoan txistulariek etengabe jotzen duten doinua? Erantzun zuzena, hain justu, Tranka-tranka da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Jesus Toquero izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko tabernaren batean otordu batez gozatzeko.
 
Merkataritza eta ostalaritza sustatzea
 
Saria bale moduan banatzen du Udalak, eta ez eskudirutan; izan ere, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea du helburu. Hala, irabazleak 50 euroko balea jasoko du, eta berau xahutzen duen saltokiko merkatariak, ondoren, udaletxean aurkeztu beharko ditu nola bale hori, hala faktura, eta hantxe ordainduko dizkiote 50 euroak.

Albiste guztiak