pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Banderak jarri dira udaletxeko aurrealdeko balkoian
19
Mai
2017

Banderak jarri dira udaletxeko aurrealdeko balkoian

Estatuko abokatuak Banderen legearen gaineko epai irmoa bete dadila exijitzen du.

Estatuko abokatuak Banderen legearen gaineko epai irmoa bete dadila exijitzen du.

 

Aurreko legealdian, Legazpiko Udala Banderen Legean ezarritakoa betetzera izan zen kondenatua. Epaia irmoa deklaratu zen eta Estatuko abokatuak bertan jasotakoa betetzea exijitu zuen.

Legazpiko Udalak argazkiak aurkeztu izan ditu eta argazki horietan banderak udaletxeko balkoian jarrita zaudela egiaztatu izan da. Estatuko abokatuak, aldiz, modu horretan epaia ez dela behar bezala betetzen ulertzen du eta Epaitegiak arrazoia eman dio.

Horregatik, Legazpiko Udalak hagan zintzilikatu ditu banderak, Banderen Legean ezarritakoa betez eta epaitegiak zigor epaia betetzat eman dezan behin betikoz.

Epaia betetzearen erantzukizun osoa Korporazioko alkatearena da eta ez betetzeari eusten badio, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 112. artikuluan jasotako agerraldia eska daiteke eta 150 eta 1.500 euro bitarteko hertsapen-isunak jaso ditzake alkateak, desobeditzeagatik eta/edo prebarikatzeagatik erantzukizun penalaren ohartarazpena jasotzeaz gain.

Albiste guztiak