Print this page
Futbol 7 txapelketaren hasiera
19
Mai
2017

Futbol 7 txapelketaren hasiera

Maiatzak 20, larunbata, goizeko 10.00etatik aurrera

Maiatzak 20, larunbata, goizeko 10.00etatik aurrera

 

Larunbatean, maiatzak 20, goizeko 10.00etatik aurrera Bikuña futbol zelaian hasiko da Futbol zazpi 10.txapelketa. Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteak antolatutako txapelketa honetan 414 jokalari arituko dira 32 taldetan banatuta.

 

Taldeetan neskak, mutilak eta talde mistoak ere badaude.

Derrigorrezko baldintza bakarra 16 urtetik izatea da.

Talde bakoitzean gehienez, legazpiarrak ez diren bi kide onartzen dira.

 

Informazio guztia www.futbolzazpilegazpi.eus web gunean eta gizarte sareetan dagoen arren, hainbat data kontuan izatea komeni da

 

-          Ekainaren 10ean f final zortzirenak jokatuko dira

-          Ekainaren 17an, final laurdenak

-          Ekainaren 24an, final erdiak

-          Uztailaren 1ean, finala izango da. 

 

Nobedade bezala, finala goizean jokatuko da eta ondoren ohiko bazkaria Azokan egingo da. 10.urtemuga dela eta, ikus-entzunezkoa aurkeztuko da. Sari banaketa bertan egingo da eta Burrunba Elektrotxarangaren musika eta animazioa ere ez dira faltako.