pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eskola Agenda 21
25
Mai
2017

Eskola Agenda 21

Ikasleek Klima Aldaketaren aurrean hartutako konpromisoak azaldu dituzte 

Ikasleek Klima Aldaketaren aurrean hartutako konpromisoak azaldu dituzte

 

Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabalgo 40 bat ikasle eta irakasle udaletxera bertaratu dira urtean zehar Klima Aldaketaren inguruan landutakoa alkate eta Ingurumen zinegotziari kontatzera.

 

Ikasleek hartutako konpromisoak hauek dira:

• Eskolara oinez, patinetez edo bizikletaz joango gara eta beste herrietara joateko trena eta autobusa erabiliko ditugu. Gurasoei ere garraio publikoa erabiltzeko esango diegu.

• Landareak errespetatuko ditugu eta zuhaitzak zaindu.

• Argindarra behar denean bakarrik erabiliko dugu: behar ez denean argia, telebista, ordenagailua… itzaliko dugu.

• Erosketak egiteko telazko poltsak erabiliko ditugu.

• Plastiko gutxidun janaria erosiko dugu, bilgarririk ez duena.

• Bertako produktuak eta gertukoak kontsumituko ditugu.

 

Udalari egindako eskaerak:

 

  •         CO2-a xurgatzen duten Laubiden dagoen moduko zorua leku gehiagotan jartzea eta berdegune gehiago jartzea.
  •         Energiaren inguruan hitzaldi bat ematea eta hondakin gutxiago sortzeko eta birziklapena hobetzeko kanpainak egitea
  •         Garraio publikoaren ordutegia eta irismena zabaltzea.

 

Albiste guztiak