pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uztakale 2017: Uztaila Kulturala
22
Eka
2017

Uztakale 2017: Uztaila Kulturala

Ekainaren 27tik Uztailaren 21era 

Ekainaren 27tik Uztailaren 21era

 

            1999 jarri zen martxan Uztaila Kulturala izenarekin ekainaren azken astean hasi eta uztailean zehar, udal departamentu desberdinek antolaturiko egitasmoa,uztaileko goizetan egiten zen haur eta gaztetxoen ikastaro eskaintzari, arratsaldeetan burutuko ziren kultura eta aisia ekimen puntualak gehituz.

            Urteen poderioz egitarau puntuala finkatuz joan da, astearteak haur eta gaztetxoentzako ekintzen eguna da, eta ostegun edo/eta ostiralak herritar guztiei zuzenduriko kultura ekimen desberdinekin betez.     Era berean, eta batez ere azken urteotan, ekitaldi puntual horiek, herriko bi gune nagusietan txandakatzen joan gara, erdigunea eta egialde gunean hain zuzen ere.

 

            Aurtengoan, beste pausu bat eman nahi izan dugu, ekitaldi puntual guztiak Uztakale markapean aurkeztuz.

            Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: ohikoak diren jolas parke, tailer, ikus-entzunezko emanaldi, musika eta antzerkiari, adierazpide desberdinak uztartzen dituzten emanaldiak, dantza garaikidea, … gehitu zaizkio aurtengoan.

 

            Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.

            Kulturak on dagizuela guztioi,

 

EGITARAUA

 

Albiste guztiak