Print this page
Egutegiko ekaineko txokoaren erantzuna
04
Uzt
2017

Egutegiko ekaineko txokoaren erantzuna

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau: “tubo-bide” 

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau: “tubo-bide”

 

Nola iritsi gaitezke “tubo-bide”ra?

 

Brinkolatik, Barrendiolako urtegitik  Katabera meategira doan bidea jarraituz, Arratolara iristen gara, hainbat bideren bidegurutzea; bertan,  Urbiara doan pista hartuko dugu eta Jaondora iritsi baino lehen eskuinerako bidea hartuko dugu; hortxe hasten da Tubobide.


Iturbeltzeko errekatxoa pasatuko dugu, Pinkandiko etxola eta Urkimendiko muinoa; bertakoa da egutegiko argazkia.


Altzolarantz eta Oatzurtza aldera jarraitzen dugu eta azken horretara iristean, Brinkola markatzen duen bidea hartuko dugu, erreka jarraituz, pistatik Brinkolara iritsiko  gara.

 

 

Altitudea: 820 m.

 

GPS koordenatuak (gutxi gorabeherakoak):

      

X: 553371                   Latitudea:       42º 59´07´´N

Y: 4759396                 Luzera:            02º 20´43´´W

planoa

tracka