Print this page
Kataluniako 26 gazte bisitan ditugu Legazpin
05
Uzt
2017

Kataluniako 26 gazte bisitan ditugu Legazpin

L’Esplai Sant Llorenç erakundeko kideak dira eta Ignaziotar ibilbidea ari dira egiten

L’Esplai Sant Llorenç erakundeko kideak dira eta Ignaziotar ibilbidea ari dira egiten.

 

L’Esplai Sant Llorenç irabazi asmorik gabeko erakundea da, Sant Feliu de Llobregat herriko parrokiarekin du lotura eta Moviment de Centres d'Esplai Cristians de Catalunya (MCECC) federazioan dago sartuta. Bertan 5 eta 18 urte bitarteko gazteen 6 taldek hartzen dute parte aisialdiko jarduera desberdinak eginez: irteerak, kanpamentuak,….

 

Aurten Ignaziotar bidea egitea pentsatu dute, Gasteizetik Azpeitira. Bertan 22 gazte eta 4 begirale hartzen ari dira parte eta Legazpin 3 gau egitea erabaki dute, gure mendiez gozatzeko eta gure herria ezagutzeko.

 

Azpeititik kostaldera joango dira, Donostiara, eta bertan amaituko dute uda honetarako aurreikusitako irteera.

 

L’Esplai Sant Llorenç erakundea Udalarekin jarri zen harremanetan 3 gau igarotzeko lekua eskatuz. Udalak Bikuña Jauregiko erabilera anitzeko aretoa utzi die lo egiteko eta kiroldegiko instalazioak erabiliko dituzte garbitu eta dutxatzeko.