pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikasturte amaierako bazkaria Meazti Etxean
26
Uzt
2017

Ikasturte amaierako bazkaria Meazti Etxean

Egindako ahalegina saritu da eta amaiera bikaina eman dio 2016-2017 ikasturteari

 

Egindako ahalegina saritu da eta sari-banaketak amaiera bikaina eman dio 2016-2017 ikasturteari

 

Meazti Etxea Udalak adineko herritarrei eskaintzen dien udal baliabidea da. Bertan, autonomia nahikoa duten baina eguneroko gauzak egiteko zailtasunen bat duten adineko pertsonei honako zerbitzuak eskaintzen zaizkie: ostatua, mantenua eta arreta integrala eta etengabea.

 

Gaur egun 22 pertsona bizi dira Meazti Etxean eta 2 langilek eskaintzen die mantenu- eta arreta-zerbitzua.

 

Urtero legez, ekintzez beterik egon den 2016-2017 ikasturteari amaiera eman dion bazkaria egin da.

 

Horrela, adibidez, astearte arratsaldetan memoria lantzeko tailerrak egin dira eta astelehen eta asteazken goizetan gimnasia.

 

Ikasturtea amaitu ondoren egindako ahalegina onartu zaie egoiliarrei eta bakoitzari opari eta argazki bana eman zaio.

Albiste guztiak