Youtube Youtube

Egutegiko uztaileko txokoaren erantzuna “Otaño”

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau: “Otaño” 
 
Nola iritsi gaitezke Otaño mendira?
Aztiriko auzotik irtetzen gara eta iturriaren ondoan dagoen langa pasatuz,  hormigoi pistari jarraitzen diogu bordaraino, ezkerretara dagoen pista hartuko dugu eta pixkanaka igoz Zabaraineko mendixkara iritsiko gara, txabolaren eskuinagatik irteten den bidea hartuta, erpin geodesikoa, oroitzapenezko plaka bat eta aizkora formako mendi buzoia dauden gailurrera iritsiko gara.
360 graduko bista ikusgarriak mirestu ondoren, jarraitzen dugu aurrera eta aldapa gogorretik jaitsiko gara, Oraiturri iturriagatik pasatuz, ezkerrera hartzen dugun pistara. 
Zabaraineko mendixkara bueltatuz, Aztirira igo garen bide beretik itzuliko gara.
Altitudea: 838 m.
 
 
GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):
 
X: 555521    Latitudea: 43º 01´12´´N
Y: 4763257    Luzera:      02º 19´07´´O

Albiste guztiak