pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurketa erraza legazpin 2017
11
Ira
2017

Irakurketa erraza legazpin 2017

helduentzako irakurketa kluba

helduentzako irakurketa kluba

 

Irakurketa Erraza bultzatzeko 2017an helduentzako irakurketa talde bat osatuko da Legazpin.

 

Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako daude pentsatuak Irakurketa Errazean prestatutako liburuak .

Irailak 25ean hasi eta azaroak 27ra bitartean, 10 astetan zehar, goizeko 11:15etatik 12:15etara talde bat elkartuko da “La música del viento” Jordi Sierra i Fabra idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko. Liburu honekin bukatutakoan, Jack Londonen “La llamada de lo salvaje” liburuarekin jarraituko dute.

 

Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Irakurketa Erraza erakundeko partahideak diren Lina eta Nereak koordinatu eta dinamizatuko dituzte, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.

Saioak gazteleraz izango dira.

Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez izen emateko aukera dago eta azken eguna irailak 20a izango da.

Aurreko urtean abian jarri ziren Irakurketa Errazaren ezagupena ekintzak Legazpin badu jarraipena beraz 2017ko edizio honetan. 

 

 Oharrak:

 .-Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

.-Non eta noiz: Legazpiko Udal Liburutegian, hilero. Irailaren 25ean hasiko da, astelehen guztietan azaroak 27ra bitartean.

.-Ordutegia: goizez 11:15etatik 12:15etara

.-Jardueraren prezioa: Dohainik. Behin izena emanez gero, saioetara etortzeko konpromisua eskatzen da.

.-Izena ematea: irailak 1etik 20ra bitartean Legazpiko Udal Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez . 20 pertsona baino gehiago apuntatzen badira, zozketa egingo da).

 

Antolatzaileak:

Legazpiko Udala (Hezkuntza Saila, Liburutegia,  Gizarte Saila,), Garagune Legazpi, Irakurketa Erraza Euskadi.

 

Helbidea

Kultur etxea. Latxartegi, 3. 

WhatsApp

639851172

Tel.

943 737186

Email-a

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Webgunea

https://liburutegiak.blog.euskadi.eus/legazpi

 

 

 

Izen ematea:

apuntatzeko inprimakia, hemen.

 

Albiste guztiak