Print this page
Mugikortasuna Astea
15
Ira
2017

Mugikortasuna Astea

irailak 16tik- 22ra

AURTEN INDARTU NAHI DEN MEZUA:

 

Kotxedunei zuzendua doa, Erdigunerantz sartu ordez eta beharrezkoa ez bada, BARIANTEA erabiltzea. Arrazoi horregaitik , Txorroneako bidegurutzean  kartel bat jarriko da.  Astelehenetik-Ostiralera, 18:00etatik-20:00 etara Udaltzaingoaren bidez,  kontrolatu egingo da.

 

BIZIKLETA MARTXA: Asteartean, hilak 19an, 18:00etan Lau-Biden elkartuko gara, Mirandaolaino. Txikiak 19:00 etan Txorronean elkartuko dira Mirandaolatik bueltan datozenekin, enparantzaraino. Ekintzari bukaera emateko parte hartu dutenen artean zozketatxo bat egingo da.

 

Beste ekimen batek, Ugasatik antolatua, “zure mugikortasunaren onurak “ neurtu nahi ditu, eta horretarako kotxedunei ERRONKA bat proposatuko zaie.

 

Legazpin, “Erronka” hau bi egunetan bideratuko da:

 

Astelehenean hilak 18: 7:30etatik-9:30etara// 11:30etatik-13:00 etara (eliza ondoren)

 

 

Ostiralean hilak 22 : 7:30etatik-9:30etara// 11:30etatik-13:00 etara (eliza ondoren)  

 

                                     18:00etatik-20:00etara (Santikutz egoitzako bidegurutzean).

 

 

Azkeneik gogoratu beste urteetan bezala aste honetan, Junetorria dohanik izango dela.

(Kostua, Udalak hartzen du bere gain)