Print this page
Dantza modernoa, Musika Eskolan
20
Ira
2017

Dantza modernoa, Musika Eskolan

Erakustaldia larunbatean, irailak 23, 10.00etan Latxartegi aretoan

Erakustaldia larunbatean, irailak 23, 10.00etan Latxartegi aretoan

 

Ikasturte honetan Doinua Musika Eskolak

dantza modernoko eskolak eskaintzeko asmoa du.

Hori dela eta, eskolak emango dituen Monika irakasleak

erakustaldi bat eskainiko du

datorren larunbatean irailak 23an,

goizeko 10:00etan Latxartegi aretoan.

 

Ondoren, irailaren 23tik 30era bitartean

matrikula epea zabalduko da Musika Eskolan.

Taldea osatuko balitz,

eskolak urriaren 7an, larunbatean, hasiko lirateke.

 

Eskolak 8 urtetik gorakoentzat dira.

Beste aukerak aztertuko lirateke.

 

Interesa izanez gero, gertura zaitezte Latxartegi aretora,

eta bertan dudak argitzen saiatuko dira.