Print this page
Urriaren 9an itxi egingo da Laubideko behin-behineko aparkalekua
03
Urr
2017

Urriaren 9an itxi egingo da Laubideko behin-behineko aparkalekua

Datorren ostiralean, urriaren 6an, Udalak kendu egingo du bertan dagoen argi-sistema

Datorren ostiralean, urriaren 6an, Udalak kendu egingo du bertan dagoen argi-sistema.

 

Uztailean aurreratu genuenaren arabera, Laubideko behin-behineko aparkalekua dagoen lurzoruaren jabearekin dauden desadostasunak direla eta, ezinezkoa izan da lurzoru horren erabilera publikorako akordiorik lortzea.

 

Lur jabeak datorren urriaren 9an lurzoru horretarako sarbidea itxi egingo duela jakinarazi dio Udalari.

 

Horregatik, Laubide auzoan dagoen behin-behineko aparkaleku hori erabiltzen duten guztiei jakinarazi nahi diegu ezingo dutela bertan ibilgailuak aparkatu, ezta karabanak eta autokarabanak ere.

 

Udalak bere aldetik, datorren ostiralean, urriaren 6an, kendu egingo du bertan ezarrita duen argi-sistema.

 

Auzoan aparkatzeko dagoen arazoari aurre egiteko irtenbideak aztertzen jarraitzen dugu; horrela, laster zehaztuko den proiektu bat ari gara lantzen.