Print this page
Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen bila
06
Urr
2017

Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen bila

Lau auzotan inkestak egingo dira telefonoz deituta

Lau auzotan inkestak egingo dira telefonoz deituta

 

Legazpi  Europako “Good Local Adapt” proiektuan hartuko du parte klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak bilatzeko xedearekin

 

“Good Local Adapt” proiektua klima-aldaketan espezializatuta dagoen Factor CO2 enpresak bultzatutako ekimena da eta ondorengo hauen laguntza jasotzen du:

·         Gaiker zentro teknologikoak

·         PH+ parte hartzeko enpresa

·         Ekinn, arkitekturan berrikuntza ezartzea helburu duen enpresa

·         eta Amurriko, Balmasedako eta Legazpiko Udalak

 

Proiektu hori LIFE+ izeneko diru-laguntzari esker gauzatuko da, ingurumenerako Europar Batzordearen finantziazio baliabidea, 2016ko deialdian klima-aldaketara egokitzeko lerroan onartu zena.

 

Proiektua 2017ko irailean hasiko da eta 2020ko irailera bitartean gauzatuko da.

 

Helburuaklima-aldaketara egokitzeko eta, zehazki, bero-boladei aurre egiteko eta uraren erabilera hobetzeko irtenbideak diseinatzea da.

 

Legazpin, zehazki, auzo hauek hartuko dute proiektuan parte: San Ignazio 1etik 21era, San Martin, Arantzazu 1etik 19ra eta San Jose; auzo horiek, bestalde, bereziki babestuta daude euren iragan industriala dela-eta.

 

Astelehenetik, urriaren 9tik aurrera aipatutako lau auzoetan inkestak egingo dira telefonoz deitutaeta Udalak bizilagunen laguntza eskatu nahi du horretarako.

 

Aldi berean etxebizitzak eta auzoak egokitzeko egon daitezkeen irtenbideak zehaztuko dira eta irtenbide horiek bizilagunekin kontrastatuko dira 2018an zehar egingo diren hainbat bileratan.