pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

XXIV. Asteburu mikologikoa urriaren 21 eta 22an izango da
14
Urr
2017

XXIV. Asteburu mikologikoa urriaren 21 eta 22an izango da

Perretxiku selfi lehiaketa martxan dago

Perretxiku selfi lehiaketa martxan dago

 

Beti Gazte Animakzio elkarteak sustatu eta kudeaturik aurtengoan ere iritsi da Asteburu Mikologikoa. Larunbata bilketa eta sailkapen eguna izango da eta igandea berriz Erakusketa eta ekintza osagarrien eguna. Aurretik ordea, perretxiku-selfi lehiaketa jarri dute martxan,argazkiak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.bidali behar dira. Jasotakoen artean zozketa egingo da urriaren 22an.

Hona egitarau zehatza:

 

URRIAK 21 LARUNBATA

 

·         Perretxikuak era jasangarrian biltzeko eguna, ondoren lekanazpi elkartera ekar ditzakezue bazkalordua baino lehen. Trukean salda eta txorizoa eskeiniko da.

ARANZADI elkartearen aholkuz mota bakoitzeko bana edo bina ale jasotzea gomendatzen da.

·         Perretxikuen salkapena: Arratsaldeko 4etatik aurrera, Lekanazpi elkartean, Aranzadi elkarteeko kideen laguntzaz.

 

URRIAK 22 IGANDEA

·         Perretxiku erakusketa eta eduki didaktikoak 11:00etatik aurrera eta 15:30ak bitartean, azokako arkupeetan.

·         Umeentzako marrazketa gunea. 12:00etatik 13:00etara. Gaia, perretxikuak.

·         Perretxikugintzako eta mendian bildutako perretxikuen dastaketa eguerdi aldera.

·         UPELGILEAREN BEGIA APUSTU-JOKUA, erakusketa bitartean.

 

Ea nork asmatu saskiaren pisua!

Lote ederra irabazlearentzako!

Egin apustu!

 

- Erakusketa egunerarte bidali zure perretxiku-selfia  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

- Partehartzaileen artean hamaiketako ederra zozketatuko da Oilarra tabernan.

Albiste guztiak