Print this page
Ardanbidetako erromeria
19
Urr
2017

Ardanbidetako erromeria

29, igandea: Lakiola Kimu-berri elkarteak hartu dio erreleboa Zingi-Zango elkarteari

29, igandea:

 

Lakiola Kimu-berri elkarteak hartu dio erreleboa Zingi-Zango elkarteari, ekitaldi hau sustatu eta martxan jartzeko berriz ere. Hiru urteko hutsunearen ondoren, 2013an egin zen azkena, festa hau aurtengoan urrian egin nahi izan da, Kimu-berri txabolaren 35. Urteurrenarekin bat egiteko.

 

Hona prestatu duten egitaraua:

 

9:00:   Irteera Izadi Zaleak elkartearekin.

10:30: Salda eta Txorizoa doan.

11:00: Haurrentzako jolasak Sogintxulorekin.

12:15: Herri Kirolak: Desafioa.

14:15: Bazkari herrikoia (bakoitzak berea eraman beharko du).

16:00: Sokatira saio mundiala.

17:00: Jetsiera trikitilariekin.

 

Egunean zehar autobusa egongo da Laubidetik Lakiola Haundira.