Print this page
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Latxartegi aretoan
08
Aza
2017

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Latxartegi aretoan

Herriko haurrek gertutik ezagutzen dituzte 

Herriko haurrek gertutik ezagutzen dituzte

Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

Azkeneko hamasei urtetako ohiturari jarraituz,

beraien azken lanaren estreinaldia eskola orduetan

Latxartegi aretoan ikusteko aukera izaten baitute.

Ekimen hau Hezkuntza zerbitzutik bideratzen da,

Domingo Agirre ikastetxea eta Haztegi ikastolarekin elkarlanean.

 

“Borobilean!izeneko ikuskizunaz disfrutatzeko aukera izan dute gaur.

 

Hauxe da lanaren edukia:

 

Pailazoek galdera egiten diote euren buruari:

Nork agintzen du etxean?

Nork eskolan?

Eta kalean?

Lagunartean?

 

Borobilean eseriko dira denak,

begiak eta bihotzak elkarri begira:

Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu,

nork bere lekua hartu,

pozak, minak eta desirak elkarri kontatu,

errespetua landu,

elkar ulertzen saiatu,

erabakiak hartu …

 

Eman, jaso eta moldatu,

bizikidetzaren sokatan

funanbulista bihurraraziko gaituzte

denok pailazoek.

 

Bi saio eskaini dira.

Bata 10.00etan, non herriko bi ikastetxeetako Haur Hezkuntza (3-5 urte)

eta Domingo Agirre ikastetxeko LH-1ko ikasleak bertaratu diren,

(265 pertsona gutxi gorabehera).

Bestea, 14.30ean, bi ikastetxeetako Lehen Hezkuntza 2tik 4.mailara bitarteko ikasleekin

eta Haztegi ikastolako LH-1ko ikasleekin,

(302 pertsona gutxi gorabehera).

 

Goizeko saioa amaitzean,

Porrotx gerturatu da Haur Hezkuntza 2ko ikasleak bisitatzera,

Domingo Agirre ikastetxera eta Haztegi ikastolara.

Argazkiak ikusi