Print this page
Azaroak 10, Memoriaren Eguna
09
Aza
2017

Azaroak 10, Memoriaren Eguna

Legazpiko Udalak 5 minutuko elkarretaratzea deitu du udaletxearen aurrean Memoriaren Eguna ospatzeko

Azaroaren 8an, asteazkenean, Bozeramaileen Batzordeak Memoriaren Eguna ospatzea erabaki du, ez-ohiko bileran elkartu eta gero. Horretarako dei egiten die herritar guztiei datorren azaroaren 10ean, Udaletxearen aurrealdean arratsaldeko 19:00etan egingo den 5 minutuko elkarretaratzean parte hartzera.

 

Bertan izango dira, halaber, udal ordezkariak.

 

Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu aipatu elkarretaratzean parte hartzera.

 

Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen adierazpen instituzionala.

Adierazpen Instituzionala