pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udala, 2 urtez MEAZTI Etxean bertako produktuen erabilera sustatuz
18
Aza
2017

Legazpiko Udala, 2 urtez MEAZTI Etxean bertako produktuen erabilera sustatuz

Legazpiko Udalak bat egiten du Bertatik Bertara proiektuarekin, eta azken urteetan hainbat urrats eman ditugu beste udalekin, Goimenekin eta Urola Garaiko Garapen Agentziarekin elkarlanean, gure eskualdeko baserritarren lana ezagutzera eman eta bultzatzeko helburuarekin.

 

Ekintza puntual eta txikiez gain (sari publikoetan bertako produktuak banatu, azokak antolatu…), 2016. urtearen hasieran beste urrats bat ematea erabaki genuen. Hala, Meazti zaharren egoitzan bertako baserrietako eta denda txikietako produktuak erabiltzea bultzatu genuen Bertatik Bertara proiektuko eragileok.

 

Meaztin egunero 16 lagunek jaten dute, eta menua bertako langileek prestatzen dute, egoitzan bertan. Yogurrak Urretxuko Agerre baserrikoak dira. Haragia, berriz, Legazpiko Okela harategikoa. Fruta eta barazkiak ere herriko dendetatik erosten dituzte. Denda horiek Bertatik Bertara proiektuan sartuta daude, eta bertako baserritarren produktuak erosten dituzte.

Meaztiren parte hartzea indartzeko, eskualdeko beste jangela batzuei bezala, Bertatik Bertarako euskarriak banatu zaizkie (imanak, amantalak…), eta iazko Gabonetan egin genuen saskien zozketan ere parte hartu zuten.

 

Bestetik, udalak Gizarte Zentruko tabernako ustiatzaileari ere ahal den neurrian bertako produktuak erabiltzeko eskatzen dio kontratazio pleguetan.

Martxan jarritako proiektu honi esker, asko dira onuradunak. Batetik, herriko ekoizleak eta merkatari txikiak, salmentarako merkatu berri bat ireki zaielako. Bestetik, Meaztin jaten duten pertsonak, bertako eta sasoiko produktuez osatutako menu osasuntsuak dituztelako eskura egunero. 

 

Gure esperientzia elkarbanatu dugu Donostian

Gure esperientzia partekatzeko helburuarekin, azaroaren 6an Donostian izan ginen, eskola-agroekologiari buruzko jardunaldian. Bertan, Garikoitz Aiesta Legazpiko Udaleko nekazal teknikariak Bertatik Bertara proiektua azaldu zuen, eta eskualdeko jangela kolektiboetan bertako produktua txertatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin zuen. Legazpiko Meazti etxearen kasuaz gain, Ezkio-Itsasoko eskola txikiko jangela eta Bertatik Bertara proiektuaren baitan dauden beste jangelak izan zituen hizpide.

Jardunaldi haietan parte hartzea oso interesgarria izan zen, gure esperientzia partekatzeaz gain, Euskal Herriko zein Kataluiniako esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuelako. 

Albiste guztiak