pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Euskararen paparazziek” saria jaso zuten atzo
01
Abe
2017

“Euskararen paparazziek” saria jaso zuten atzo

Azaroaren 30ean egin zen sari banaketa Zelai Ariztiko kultur etxean

Azaroaren 30ean egin zen sari banaketa Zelai Ariztiko kultur etxean.

 

Bertan, Urola Garaia Mankomunitateko Lehendakari eta Udaletako alkateen eskutik jaso zituzten 100 euroko baleak bezeroek, argazkia aterako dendan gastatzeko.

 

“Euskararen paparazziak” izenburua daraman argazki lehiaketak baditu sarituak.

 

Azaroaren 30ean egin zen sari banaketa Zelai Ariztiko kultur etxean. Bertan, Urola Garaia Mankomunitateko Lehendakari eta udaletako alkateen eskutik jaso zituzten 100 euroko baleak bezeroek, argazkia aterako dendan gastatzeko.

 

Koldobike Olabide Mankomunitateko lehendakariak jakinarazi zuen euskarazko errotulua edo idatzia daramaten 240 argazki bildu direla Legazpi, Urretxu eta Zumarragan, eta 132 herritarrek bidali dituztela argazki horiek. Guzti horien artean bost saritu aukeratu dira herri bakoitzean. Hona hemen Legazpiko sarituak:

 

Bezeroa (paparazzia)

Denda

Nora Escudero

Attiko diseinu grafikoak

Sara Gracia Urzelai

Katilu taberna

Mikele Gurrutxaga

Ibargutxi kirolak

Jose Cruz Calvo

Hogei taberna

Isabel Gerriko

Lanbroa II belar denda

 

Kanpaina honen helburua euskarazko errotulazio eta idatziak jartzen dituzten merkatariei errekonozimendua egitea da, udaletatik eskaintzen zaizkien laguntzak gogoraraztearekin batera.

 

Zorionak!

 

ARGAZKIAK IKUSI

Albiste guztiak