Print this page
Euskaraldia. Euskarak 365 egun
05
Abe
2017

Euskaraldia. Euskarak 365 egun

Herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzea sustatu nahi da.

Herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzea sustatu nahi da.

 

 

“EUSKARAK 365 EGUN”izena eman zaio Euskal Herri osoan gauzatuko dugun ekimenari.

 

Herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzea da “Euskarak 365 egun” dinamikaren helburua.

 

Euskaltzaleak, euskaltzale guztiak, aktibatu nahi ditugu bere egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten.

 

Bi protagonista nagusi izango ditu ekimen honek: AHO BIZIAK eta BELARRIAK PREST dutenak, bizi-bizi euskaraz hitz egingo dutenak eta horiei entzuteko prest egongo direnak.

 

Eta hori guztia adierazteko, minutu bateko bideoa prestatu dugu, eskualdeko hainbat eta hainbat herritarren laguntza eta parte hartzea tarteko.

 

Pirritx eta Porrotxen abesti bat hartu dugu oinarri; abestiaren hitzak  zatitu ditugu, eta hementxe duzue emaitza.

 

BIDEOA