pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Bi izarren kalenturak”. Antzerkia Latxartegi Aretora
08
Abe
2017

“Bi izarren kalenturak”. Antzerkia Latxartegi Aretora

Abenduaren 16an, larunbata, 20:00etan izango da emanaldia

Abenduaren 16an, larunbata, 20:00etan izango da emanaldia.

 

Ane Gabarain eta Iñake Iraztorza protagonista dituen “Bi izarren kalenturak” komedia aurkeztuko digu Txalo konpainiak abenduko saio honetan.

Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko leihatilan 19:00etatik aurrera 10€tan.

 

BI IZARREN KALENTURAK

Antzokia hutsik dago eta lehen entsegu-eguna da.

Bi emakumek aspaldiko partez egingo dute berriro topo: Hortentsia, maila handiko aktoresa ezaguna eta Gertrudis, idazle famatua, dramagilea eta antzerki-zuzendaria.

 

Bikote zaila, bai alajaina! Zuri-beltz edo  ilun-argitan, biak dira guztiz ezberdinak entseguei nola heldu erabakitzeko garaian.

 

BI IZARREN KALENTURAK antzerki-obra bi emakumen arteko maitasun/gorroto sentimenduen talka eta norgehiagokaren kontaketa da, komedia klabean.

 

Antzerki munduari buruzko satira umoretsu eta ozpindu honek komedia onenaren Moliere saria jaso zuen eta Victor Haïm egileak ere, autore onenaren saria.  

Albiste guztiak