pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erabili ezazu GARBIGUNEA. Oso gertu daukazu
18
Abe
2017

Erabili ezazu GARBIGUNEA. Oso gertu daukazu

Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria

Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria.

 

Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du Garbiguneen erabilera bultzatzeko eta kaleak garbiago izateko.

“Erabili ezazu garbigunea. Oso gertu daukazu” lemapean Sasieta mankomunitateak garbiguneen erabilera bultzatzeko kanpaina abian jarri du. Ia 5.000 kartel jarri ditu.

Egia da garbiguneetara geroz eta herritar gehiago joaten direla. Erabiltzaile kopuruak gorak egiten du urtez urte. Hiru garbigune ditu guztira mankomunitateak: Urretxun, Beasainen eta Orduzian.

Instalazio hauek herritarrek erabili ohi dituzten bilketa-zerbitzuen osagarri aproposa dira.

Kanpainaren helburua zera da: tamaina handiko traste zaharrak (koltxoiak, altzariak, etxetresna elektriokoak e.a.) zabor puntuetan bilketako egutegiz kanpo ez uztea eta horrelakoetan garbigunera eramatea. Baita ere, bilketa berezirik ez duten zenbait hondakin ere garbigunera eramatea, hala nola, obratako eskonbroak, gurpilak, egurrezko kaxa eta paletak, etxeko hondakin arriskutsuak (pintura edo berniz poteak, kotxeko olioa, bateriak…).

 

Ordutegia zabala da:

·         Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:00 / 15:30-18:30

·         Larunbatetan: 9:00-13:00

 

Kartela ikusi

Albiste guztiak