Print this page
Bideak itxita Bikuña industrialdean eta Urtatzatik-lakiolara
12
Urt
2018

Bideak itxita Bikuña industrialdean eta Urtatzatik-lakiolara

Asteburu honetan Espainiako ziklo-kros txapelketa, Legazpin ospatuko dela eta 

Bidea itxita Bikuña industrialdean

Asteburu honetan Espainiako ziklo-kros txapelketa ospatuko da Legazpin. 

Hori dela eta, etorriko diren autokarabanak eta autoak aparkatzeko lekua egokitu behar da. Beraz, Bikuña industrialdeko errepidea itxi egingo da ondorengo ordu hauetan:

 

  • Ostiralean, urtarrilak 12, behar izanez gero, 19:00etatik aurrera -egun osoa-
  • Larunbatean, urtarrilak 13, behar izanez gero, 8:00etatik aurrera -egun osoa-
  • Igandean, urtarrilak 14, behar izanez gero, 8:00etatik 20:00etara.

 

Bertatik, bakarrik zirkulatu ahalko dute:

Bikuña kalea 1-5eko bizilagunek, aparkalekua erabiltzen dutenek eta 1. faseko pabilioietako erabiltzaileek. Horiek Bikuña errotondatik sartu eta irten daitezke arazorik gabe.

 

Gainerako pabilioietara joateko -Garin okindegitik Refraleg enpresaraino-Motxorroko bidegurutzetik sartu beharko da eta Bikuñako errotondatik irten.

 

 

Bidea itxita Urtatzatik-lakiolara

Asteburu honetan Espainiako ziklo-kros txapelketa ospatuko da Legazpin. Hori dela eta,  Urtatzatik Lakiolarantz doan errepidea itxi egingo da ondorengo ordu hauetan:

 

  • Ostiralean, urtarrilak 12,  14:00etatik -19:00 etara.-
  • Larunbatean, urtarrilak 13,, 8:30etatik 19:00 etara-
  • Igandean, urtarrilak 14,  8:30etatik 16:00etara.

 

Gogoratu Bixiolatik lakiolarantz doan pista erabili daitekela-