pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtarrilaren 12ra arte Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea
12
Urt
2018

Urtarrilaren 12ra arte Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea

Martxotik aurrera San Juango zein Itxaropeneko haurreskoletan hasi nahi dutenentzat

 

Urtarrilaren 12an amaituko da

Legazpiko 2 haurreskoletan izena emateko epea,

Martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean

hasteko asmoa dutenei zuzendutako deia da.

 

Legazpin 2 haurreskola daude:

“Legazpiko San Juan Haurreskola” eta “Legazpiko Itxaropen Haurreskola”.

Udaletxeko eraikinetan kokatuta daude eta publikoak dira,

“Haurreskolak” Partzuergokoak.

 

San Juan Haurreskolan, 11 plaza libre daude:

5 plaza, 0-1 urtekoen gelan;

eta 6 plaza, 1-2 urtekoen gelan.

Itxaropen Haurreskolan, berriz, 7 plaza:

5 plaza, 0-1 urtekoentzat;

eta 2 plaza, 1-2koentzat.

 

Araudiaren arabera,

ez dago udalerriko haurren arteko desberdintasunik

norberaren bizilekutik haurreskolarekiko gertutasunari dagokionez.

Beraz, aipatutako haurreskoletan

izena emateko aukera familia bakoitzaren esku geratzen da.

 

Informazio gehiago eskuratu daiteke www.haurreskolak.eusweb gunean,

non bideoak eta foiletoak azalpenekin topatu daitezkeen.

 

Beste aukera da zuzenean haur-eskoletara joatea,

aurretik hitzordua adostuta.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 7.30-17.00

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Ordutegia: 7.30-17.00

 

Albiste guztiak