Print this page
“Arriskua alkohola” hitzaldia
15
Urt
2018

“Arriskua alkohola” hitzaldia

Urtarrilak 16, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean

Urtarrilak 16, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean

 

Legazpiko udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean,

gurasoentzako hitzaldi bat antolatu du

“Arriskua Alkohola” izenburupean,

datorren asteartean, urtarrilaren 16an,

18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da,

Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.

 

Egun berean, baino 16:30ean

Olazabal institutuko eta Haztegi ikastolako

hainbat irakasleen txanda izango da,

DBH-4 eta Batxilergoko ikasleekin

azaroan egindako lana ardatz hartuta.

 

2 saio hauek Legazpiko udalak antolatu ditu,

honako helburuekin:

 

-          Euren ikasle eta seme-alabak,

alkoholaren kontsumo seguru eta arduratsuan hezteko

beharrezkoak diren jakintza eta hezkuntza-tresnak eskaintzea.

 

-          Gazteek,hainbat substantzia, zertarako eta nola kontsumitzen dituztenjakitea.

 

-          Alkoholari buruzko heziketan irakasle eta gurasoen zereginaz hausnartzea.

 

-          Gai honi modu egokian aurre egiteko tresnak eta baliabideakeskuratzea.

 

-          Aurretiaz, ikastetxeetako taldeetan lortutako ondorioak azaltzea.

 

 

Arrisku Alkohola programa

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren

eta Adikzioaren Zuzendaritzak

ikastetxeetan doan aurrera eramandako

prebentzio-programa da.

 

Legazpin saioak azaroaren bukaeran izan ziren

eta DBH-4.mailako ikasle guztiek parte hartu zuten,

baita Haztegi ikastolako Batxilerreko 1go mailako

eta Olazabal institutuko Batxilerreko 2.mailako ikasleek ere.