pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

LEGAZPI LAGUNKOIA proiektua
31
Urt
2018

LEGAZPI LAGUNKOIA proiektua

“La Caixa Obra Social”k 2.500 euroko diru-laguntza eman dio proiektuari

Urtarrilaren , 25ean, “Obra Social La Caixa”k 2.500 euroko diru-laguntza eman dio Legazpiko Udalari LEGAZPI LAGUNKOIA proiektua garatzeko. Aipatu proiektuaren helburua herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte hartzea sustatzea da, zahartu ahala pertsonei bizimodua erraztuko dieten inguruneen sustapenean mugimendu lagunkoia garatuz.

 

Ekitaldian honako udal ordezkariak izan dira: Koldobike Olabide alkatea, Fco. Javier Iraeta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Lurdes Garcia Gizart Zerbitzuetako teknikaria. “La Caixa”ren izenean, berriz, bi ordezkari etorri dira: Estibaliz Areitio Gipuzkoako arduraduna eta Leire Olaetxea Legazpiko bulegoko arduraduna.

 

Alkateak eskerrak eman dizkio “Obra Social La Caixa”ri proiektu hau aurrera eramateko 2.500 €ko diru-ekarpena egin duelako. Proiektuaren helburua bat dator Udalak herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte hartzea sustatzeko duen helburuarekin, zahartu ahala pertsonei bizimodua erraztuko dieten inguruneen sustapenean mugimendu lagunkoia garatuz.

 

Proiektua orain dela 3 urte jarri zen martxan. Diagnostikoa egin dugu eta orain gauzatuko ditugun ekintzak lantzen ari gara.

Albiste guztiak