pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtatza 53-60 gunea berritzeko obrak hastera doaz
20
Ots
2018

Urtatza 53-60 gunea berritzeko obrak hastera doaz

Aste honetan hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da

Aste honetan hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da

 

Aste hontan hasiko dira Urtatza 53-60 gunea egokitzeko obrak. Obra honen helburu nagusia atarietako irisgarritasuna hobetzea da. Bide batez, euri uren kanalizazioak berritu, telekomunikazioetako beharrezko hodiak lurperatu eta argiteri publiko berria ezarriko da.

 

Obra esleitzeko prozedura pasa den abenduan jarri zen martxan eta esleipena otsailean egin zaio Construcciones Antio SLL. enpresari.  Proiektuko aurrekontua 103.030,16 €koa da eta Antiok aurkeztutako eskeintzaren arabera 97.693,17 €tan eraikiko da. Obraren iraupena hiru hilabete ingurukoa izatea espero da.

 

Obrak dirauen bitartean hainbat eragozpen suertatu daitezke eta aurrez jakinarazten eta ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara! 

Albiste guztiak