pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskeraz irakurtzen baduzu liburutegiak opari bat emango dizu: Irakurri, Gozatu, Oparitu
07
Mar
2018

Euskeraz irakurtzen baduzu liburutegiak opari bat emango dizu: Irakurri, Gozatu, Oparitu

Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra bitartean

Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra bitartean

 

Liburutegiak, euskaraz irakurtzen baduzu, liburuak Legazpin erosteko deskontuak emango dizkizu: %35 deskontua, martxoa – maiatza bitartean liburutegiko euskerazko liburu bat irakurriz gero.
Martxoaren10an hasi eta maitzaren31ra bitartean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoan partehartzeko aukera dago. Eta partehartzaile denen artean, 30 eurotako 2 zozketa egingo dira.
Irabazleek Legazpiko liburudendetan, liburuak erosteko erabili ahal izango dituzte.
Egitasmoan Legazpiko herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailak baliatzeko aukera.

 

Hirugarrenez iritsiko da Legazpira Irakurri, Gozatu, Oparitu ekimena. Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.

 

Gogoratu zeintzuk diren partehartzeko pausuak:

 

1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Legazpiko Udal Liburutegira etorri eta euskarazko edozein liburu maileguan hartu.
2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburutegiko langileak erosketa-txekea emango dizu(%35eko deskontua egiteko erosketa-txekea) herriko liburu dendetan erabiltzeko.
3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Galdu ezin den aukera liburuakeuskeraz irakurri eta merkeago erosteko!

Albiste guztiak