Print this page
Zuhaitz eguna
13
Mar
2018

Zuhaitz eguna

Martxoaren 18an Lakiolako inguruko basoetan

Urtero bezala aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko dugu eta Legazpiko umeek zuhaitz bat landatzeko aukera izango dute.

Aurten martxoaren 18an egingo dugu eta Lakiolan izango da.

 

Landaketa, iaz egin zen lekuan izango da, saila osatzen jarraitzeko.

40 pago landatuko dira aurtengoan.

 

Landaketa lana bukatu ondoren Lakiolako aterpean hamarretakoa emango da.

 

Hitzordua 10:00etan izango da, Lakiolan bertan.