Print this page
Udalak Legazpin enplegua sustatzeko plana onartu du.  3 pertsona kontratatuko ditu 6 hilabetetarako
11
Api
2018

Udalak Legazpin enplegua sustatzeko plana onartu du. 3 pertsona kontratatuko ditu 6 hilabetetarako

Izen ematea LANBIDEn, apirilaren 11tik apirilaren 19arte

Izena emateko epea apirilaren 11an hasiko da eta apirilaren 19an bukatuko da.

 

1. Kontratazioak:

Legazpiko Udalak 6 hilabeteko lanaldi osoko 3 kontratazio egingo ditu. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duten pertsonak kontratatuko dira:

* 2 peioi igeltsero.

* Peoi pintore bat.

 

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko diren pertsonak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoak izango dira eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko dira. Halaber, lanpostuaren arabera, igeltserotzako edo peoi pintore gisa gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan beharko dute.

Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoak izango dira:

  1. 35 urteko edo hortik beherako langabeak.
  2. 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
  3. 55 urtetik gorakoak.
  4. Iraupen luzeko langabeak (iraupen luzeko langabeak dira Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon direnak).

 

  1. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).

 

IKUSI 2018 ENPLEGU PLANA OSOTASUNEAN