pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda 21eko Foroaren bilera
11
Api
2018

Agenda 21eko Foroaren bilera

Apirilaren 19an, osteguna, 18:30etan Udaletxean

 

Apirilaren 19an, osteguna, 18:30etan Udaletxean

 

Oraingo honetan Udaletik eta Sasieta Mankomunitatetik hobetu beharrekotzat jotzen dugun gai bati heldu nahi diogu:

 

Hain zuzen ere kanpotik Legazpira bizitzera iristen diren pertsona eta familiei hondakinak bereiztu eta biltzeko sistemari buruz ematen diegun informazioa.

  • Gaur, zer informazio eskaintzen zaie? Nola egiten da?
  • Datozen pertsonek nola jasotzen dute?
  • Zertan eta nola hobetu daiteke hori guztia, errazagoa eta ulergarriagoa izan dadin?

Elkarrekin horren inguruan lanketa bat egitea proposatzen dizuegu, Legazpin bizitzen denbora gehiago eta gutxiago daramaten pertsonen begiradak batuz, beti ere helburu partekatu batekin: gaur egiten duguna hobetzea.

 

Etorriko zarelakoan, eskerrik asko!

FOROAren deia ikusi

 

Albiste guztiak