Print this page
Martxan da Laubide auzotik Urtatza auzora doan igogailua
13
Api
2018

Martxan da Laubide auzotik Urtatza auzora doan igogailua

Joan den asteartean, apirilak 10, martxan jarri zen Laubide auzoa 16tik Urtatza auzoa 12ra doan igogailua.

Joan den asteartean, apirilak 10, martxan jarri zen Laubide auzoa 16tik Urtatza auzoa 12ra doan igogailua.

 

Horrela, oinezkoen erabateko irisgarritasuna ahalbidetu da eta hirigunetik herriko auzo garaienera eskailerak igo beharrik gabe eta aldapa deserosoak igaro gabe iritsi ahal izango da.

 

Igogailuan guztira 8 pertsona sar daitezke eta 8,30 metroko desnibela gaindituko da. Geratzen diren beste 3 metroak egin den arrapala igarota gaindituko dira.

 

Gogoan izan igogailua jarri den auzo horietan 448 etxebizitza daudela eta 1344 herritar bizi direla bertan, hau da Legazpin bizi direnen % 15, 6.  Bestetik, bigarren fase batean Laubide auzoa 16 zenbakidun atari parean irisgarritasuna hobetzeko obrak egin ziren.

 

Proiektua I-Ingenia enpresak egin zuen.

Lizitazioa 2 sortatan bereizi zen:

1. Obra zibila, 183.825,24 €tan, BEZa barne.

2. Igogailua hornitzea eta jartzea, 24.200 €tan, BEZa barne.

Eskaintzak aurkezteko epea amaituta, LURKIDE HONDALANAK enpresa izan zen eskaintza hoberena aurkeztu zuena; 2. sorta, aldiz, hutsik geratu zen.

Lizitazioaren prezioarekin zerikusirik ez zuen igogailu eredu bat jaso zen proiektuan eta horregatik geratu zen 2. sorta hori hutsik, izan ere eskainitako prezioan ezinezkoa zen ezaugarri horiek izango zituen igogailua erostea eta Udalak bertan jarriko zen igogailua lehendik jarrita dauden beste 2 ibilgailuek dituzten ezaugarriak izatea eskatu zuen. Beraz, proiektua aldatu egin behar izan zen eta, azkenik, igogailua jartzeko lana ORONA, S. COOP enpresari esleitu zitzaion.

Lehen faseko obren aurrekontua, oraindik erabat kitatu gabe baldin badago ere, 169.800 € ingurukoa da; igogailuaren kostua 21.700 €koa izango da gutxi gorabehera eta 2. fasearen obrak 39.700 €ra iritsiko dira. Bigarren fase honetan horixe izan zen aurkeztu zen eskaintza hoberena.

 

Gorabeherak izan dira obra horretan; horrela igogailua jarri behar zuen enpresa atzeratu egin zen bere lanetan eta energia elektrikoaren hornitzailea ere atzerapenekin ibili da. Horiek izan dira igogailua martxan jartzea atzeratu duten arrazoiak.

 

Beraz, barkamena eskatu nahi diegu herritarrei, lan horiek eragozpenak sortu badizkiete.