pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak gainditu egin du Ekoscaneko ikuskaritza
13
Api
2018

Udalak gainditu egin du Ekoscaneko ikuskaritza

Legazpiko Udaleko Obra Lantaldea

Legazpiko Udaleko Obra Lantaldea

 

EKOSCAN erakundeetan ingurumen-hobekuntzak lortzeko metodologia da. Hortaz, ekintza desberdinak ezartzen dira, horien bidez honako helburuak erdiesteko: hondakinen, igorpenen eta isurpenen sorrera saihestea batetik, eta bestetik, lehengaiak, materia osagarriak, ura edo energia era eraginkorrean erabiltzea.

Legazpiko Udalak joan den 2006tik ari da metodologia hori aplikatzen. Urtero ingurumena hobetzeko hiru helburu zehazten ditu; horietako bi udaletxean bete beharreko helburuak dira eta hirugarrena Obra lantaldean bete beharrekoa da.

Hauexek izan ziren 2017rako proposatu ziren hobekuntzak:

1. Udalerriko energia eraginkortasuna hobetzen jarraitzea.

2. Haztegi ikastolan ur kontsumoa murriztea.

3. Obretako hondakinak balioztatzea. Material ekologikoak erabiltzea.

 

Helburu horiek lortzeko ondorengo neurriak hartu dira:

  1. Argiak aldatu dira Azpikoetxeko aparkalekuan
  2. Argiak ordeztu dira Olaberria auzoan
  3. Argiak ordeztu dira Bikuña plazaren atzealdeko aparkalekuan
  4. Argiak ordeztu dira Brinkola auzoan
  5. Argiak ordeztu dira pilotalekuko atarian
  6. Argiak ordeztu dira Zaldu auzoan
  7. Ideia-lehiaketa egin da Eguberrietako argietarako
  8. 21 ur-tanga aldatu dira Haztegi ikastolan
  9. Obra lantaldean sortutako hondakinak Zaldibiako plantara eraman dira birziklatzeko.

 

Ekintza horiekin ENERGIA ERAGINKORTASUNA HOBETZEA lortu dugu, eta hauek dira lortutako hobekuntzak:

1. Arantzazu auzoa 16-17-18 eta 19an, energia elektrikoaren kontsumoa % 74 murriztu da.

2. Laubide auzoa zenbaki bakoitiak: energia elektrikoaren kontsumoa % 67,59 murriztu da.

3. Olaberri auzoan, energia elektrikoaren kontsumoa % 48,91 murriztu da.

4. Bikuña plazako atzealdeko aparkalekuan, energia elektrikoaren kontsumoa % 58 murriztu da.

5. Pilotalekuko arkupeetan energia elektrikoaren kontsumoa % 83,8 murriztu da.

6. Brinkola auzoko urbanizazioan, energia elektrikoaren kontsumoa % 62,6 murriztu da.

7. Herriko argiteriari dagokionez, % 17,18 murriztu da energia elektrikoa 27-28 eta 33. koadroetan.

8. Balioztatutako hondakinen kopurua % 37 igo da.

9. Herri-lanen % 300a igo egin da hormigoi ekologikoaren (ecogranic) erabilera.

10. % 100 igo da balioztatutako belar eta adarren kopurua.

 

Albiste guztiak