pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Badator uztaileko haurren uda ikastaroa!
14
Mai
2018

Badator uztaileko haurren uda ikastaroa!

Gaur hasten da uztaileko haurren uda ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea

Gaur hasten da uztaileko haurren uda ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea.

 

Ikastaroan, Haur Hezkuntzako haurrei eta LH-1, LH-2, LH-3 eta LH-4. mailako haurrek hartu ahal izango dute parte.

 

Uztailaren 2an hasiko da eta uztailaren 25ean bukatuko da. Ordutegia, ohi bezala, 9:30etik 12:30era.

 

Lekuei dagokienez,

  • HH-2ko haurrak (2015ean jaiotakoak) Laubideko hexagonoan egongo dira.
  • HH-3, HH-4 eta HH-5 (2014, 2013 eta 2012an jaiotakoak), Haztegi ikastolan.
  • LH-1, LH-2, LH-3 eta LH- (2011, 2010, 2009 eta 2008an jaiotakoak), udal euskaltegian.
  •  

Gurasoek eskolaren bidez jasoko dute haurren uda ikastaroaren gaineko informazioa eta baita bete beharreko matrikula-orria ere. Orria behar bezala bete eta sinatu ondoren, gurasoek haurraren tutoreari entregatu behar diote.

 

Matrikula egiteko epea: maiatzaren 14tik 25era.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

MATRIKULA-ORRIA

 

Albiste guztiak