pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

XXIV. Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu Zaharren Txapelketa

XXIV.Euskal Herriko Neskatxenaedota Soinu Zaharren Txapelketa A sailean Lezoko Olatz Azkuek eta B sailean Asteasuko Maddi Etxeberriak irabazi zuten.

 

Maiatzaren 12an, Latxartegi aretoan, Legazpin Euskal Herriko Neskatxenaedota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXIV. Edizioa ospatu genuen.

 

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 39 neska-mutilak parte hartu zuten, bi sailetan banaturik, A saila eta B saila. Hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez (B Sailean) legazpiarrak.

 

Bi orduko ikuskizunaren ondoren XXIV.Euskal Herriko Neskatxenaedota Soinu ZaharrenTxapelketa A saileanLezokoOlatz Azkueketa B sailean Asteasuko Maddi Etxeberriak irabazi zuten.

 

2 dantzari legazpiarrek lan bikaina egin zuten, hilabete hauetan egindako lanarekin beraien maila asko igo dutela argi eta garbi utzirik.

 

Sari-emate ekitaldian lehenik Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrakantolatu zuen XX. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkairabazi zuten Lezoko Ane Jaunarenak (A sailean) eta Zizurkilgo Amaia Aizpuruak (B sailean) plaka bana jaso zuten.

 

JarraianGipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak diren Dorleta Fernandez, Jose Luis Vallejo eta Nahikari Vizueteren epaiaren ondoren Euskal Herriko Neskatxenaedota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXIV. edizioko sariak banatu genituen:

  • B Saileanirabazlea Maddi Etxeberria(Asteasu) izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuak Elene Zeberio (Asteasu) eta Maitane Irurzun (Aduna) izan zirelarik.
  • A Saileanirabazlea Olatz Azkue (Lezo) izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuak Uxue Muñoa (Oiartzun) eta Mikel Esnaola (Lezo) izan zirelarik.

 

Maddi Etxeberriak eta Olatz Azkuek Juan Mari Burguerak diseinatu eta Ricardo Mediavillak forjatu dituen eskultura bana eta zapi bana jaso zituen.

 

Ondoren Maria Luisa Mendizabal, Jone Aranburu eta Oihane Auzmendiren eskutik jantzirik onenaren sariak banatu genituen A sailean Uxue Muñoa oiartzuarrak eta B Sailean Maren Goya villabonatarrak, irabazle zapi bana jaso zituztelarik.

 

Sari-ematearen amaieran Maddi eta Olatzen irakasleei eta Ane Arrizabalaga lehenengo legazpiarrei oroigarri bana banatu genizkien.

 

Ekitaldiari amaiera Maddi Etxeberriak eta Olatz Azkuektxapelketari doinua jarri zioten Goiz Deia txistulari taldeko kideek jotako Agurra dantzatu zuten. Agurra hau Jesus Mari Garate maisuari eskaini genion.

 

Antolatzaileek txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie.

Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.

Albiste guztiak