pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtatzako edukiontzietan olio erabiliaren isurketa
23
Mai
2018

Urtatzako edukiontzietan olio erabiliaren isurketa

Ibilgailuetan erabilitako olioa Deskargako Garbigunean utzi behar da 

 

Ibilgailuetan erabilitako olioa Deskargako Garbigunean utzi behar da

 

Pasa den astean, Urtatzako edukiontzien ingurua zikinduta topatu genuen, autoetan erabiltzen den olio orban handi bat agertu zen eta.

 

Argazkian ikus daitekeen moduan, olio orbaina paper eta kartoiaren eta plastikozko edukiontziak biltzeko edukiontzien parean zegoen eta hori arriskutsua izan daiteke bertara hondakinak botatzera gerturatzen den edonork irrist egin eta erori daitekeelako.

Gogorarazi nahi dugu hondakin hau hondakin arriskutsua dela eta horrenbestez ezin dela inoiz edukiontzi arruntetan isuri; horren ordez, Deskargako Garbigunera eraman behar da.

 

Udaletik herritarrei laguntza eskatzen dizuegu ingurugiroaren kontrako ekintza bidegabe honen erantzulea identifikatzeko.

Albiste guztiak