pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aurre-izenematea online aisialdiko begirale ikastaroan
05
Eka
2018

Aurre-izenematea online aisialdiko begirale ikastaroan

Ekainaren 13ra arte

Legazpiko udalak antolatuko duen Aisialdiko Begirale ikastaroan

2019/05/24ean 18 urte beteta duten legazpiarrek parte hartu ahal izango dute.

 

Lanbide eta Eusko Jaurlaritzaren tituluak eskuratzeko aukera izango dute.

Horretarako, 150 orduko ikastaroa (asistentzia derrigorrezkoa),

160 orduko praktikak (ikastaroa amaitu eta hurrengo 4 hilabetetan)

eta memoria bat egin beharko dute.

 

Urtxintxa eskolak emango duen ikastaroa euskaraz izango da

eta Kultur etxean egingo da, 2018ko irailetik 2019ko maiatzera arte.

Taldea osatzeko 20 lagun beharko dira eta 25 lagun gehienez.

 

Aurtengo matrikularen prezioa ez dugu finkatu,

iazkoa 420 eurokoa izan zen (aterpeko gastuak barne).

Ordainketa 2 zatitan egiteko aukera dago.

 

Behin betiko egutegia Eskolarekin itxiko den arren,

Gabonetan 2 egun (9:00-15:00) eta asteburu 1 aterpe batean

(larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00ak arte) eman beharko dute.

Bestelako orduak egiteko, 2 proposamen daude:

  1. Ostiral eta larunbatetan

14 ostiral (17:30-20:30) eta 14 larunbat (9.00-15.00).

Ikusi EGUTEGIA OSTIRALAK ETA LARUNBATAK

  1. Edo, larunbatetan

21 larunbatetan (9:00-15:00)

Ikusi EGUTEGIA LARUNBATAK.

 

Udalak aurre-izenemate On-line irekiko du ekainaren 13ra bitartean.

Horretarako, interesa dutenekbeheko galdekizuna bete beharko dute,

saioetako egun-proposamenari erantzuna emanez.

 

Lagun gehien jasotzen duen proposamena eramango da aurrera.

Ikastaroa Legazpiko gazteei zuzendutakoa da,

nahiz eta plazak osatu arte beste herrietakoak ere kontuan hartuko diren.

 

Taldea osatzen bada, ekainaren 15etik 22ra bitartean matrikulazioa irekiko da.

 

ONLINE AURRE-IZENEMATERAKO SARBIDEA - AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROAN

 

Albiste guztiak