Print this page
Berriztatzen ari dira sukaldeko olioa jasotzeko edukiontziak
09
Eka
2018

Berriztatzen ari dira sukaldeko olioa jasotzeko edukiontziak

Sasieta Mankomunitateak berriztu egingo ditu sukaldeko olio-edukiontziak.

Sasieta Mankomunitateak berriztu egingo ditu sukaldeko olio-edukiontziak.

 

Sukaldeko olioa biltzeko gaur egun erabiltzen diren olio-edukiontziek dagoeneko bederatzi urte bete dituzte.

 

Urtero 45 tona olio inguru jasotzen dira Sasieta Mankomunitatea osatzen duten 23 udalerritan.

 

Urteen poderioz hondatzen joan dira edukiontziak eta EKOGRAS enpresa edukiontzi zahar guztiak berriztatzen hasi da.

 

Mekanikoki konpontzeaz gain pintatu egingo dira edukiontziak.

 

Lehenengo seiak dagoeneko kalean dira berriro: Beasain, Idiazabal, Lazkao, Ordizia eta Zerainen.

 

Beste guztiak datozen astetan joango dira poliki-poliki berriztatzen, jarrita dauden 53 edukiontziak erabat berriztu arte.