Print this page
GAZTERIA ZERBITZUAK deitutako diru-laguntzak
15
Eka
2018

GAZTERIA ZERBITZUAK deitutako diru-laguntzak

Urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira

 

 

Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaerak egiteko,

udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

 

Bi motatako diru-laguntzak daude:

 

1. Grabaketak

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak 10.urtez,

herriko musika taldeentzat diru-laguntzak eskainiko ditu.

 

Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,

musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,

eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.

Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute.

Lehentasuna izango dute:

lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,

adinez, bataz beste, gazteenekin osatutakoek,

eta euskaraz sortutako grabazioak.

 

Orain arte 11 taldeek jaso dute diru-laguntza mota hori.

Batzuk behin, urte 1ean jaso dute diru-laguntza:

-          Hartu arte (2010), Yerko Ortiz (2011),

-          Doinua Musika Eskolako Big Band (2012),

-          Vancouver (2013), Deaf Squad (2013),

-          Elustondo anai-arrebak (2015) eta Iñaki Gurrutxaga (2016)

Beste batzuk bitan, 2 urtetan:

-          Elbereth (2009 eta 2017), D-Pintxos (2012 eta 2014),

-          One Way Rock (2013 eta 2017) eta  Alaitasuna Errondaila (2014 eta 2017).

 

Udalak 2009tik 2017ra bitartean

Grabaketarako 13.411,16 euroko diru-laguntzak eman ditu.

 

2. Aisialdiko prestakuntza

Bestalde, Gazteria zerbitzuak, 8.urtez,

2017-2018 ikasturtean herritik kanpo

Eusko Jaurlaritzaren izendapen ofiziala duen

Aisialdiko Begirale edo Zuzendari ikastaroa

burutu duten herritarrentzako bekak ere emango ditu.

 

Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da.

 

2009tik 2017ra bitartean 15 gaztek jaso dituzte horrelako bekarik

eta udalak 2.926,50 euro banatu ditu

Aisialdiko Begirale nahiz Zuzendari ikastaroa egiteko

eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen titulua lortzeko.

Grabaketarako eta Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzen oinarriak

Diru-laguntza eskaera orokorra