pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“LurZurola. Lurra, zu eta Urola”
18
Eka
2018

“LurZurola. Lurra, zu eta Urola”

Ingurumen-sentsibilizazio kanpaina berria

Ingurumen-sentsibilizazio kanpaina berria.

 

Ekainaren 22an Lurzoruaren eta lur emankorraren Nazioarteko Eguna izango da.

Gai honen harira, Legazpiko, Zumarragako, Urretxuko eta Ezkioko Udalok, Uggasarekin elkarlanean, sentsibilizazio kanpaina bat antolatu dugu LURZORUAREN garrantziari buruz.

 

Kanpainak honek hiru zutabe ditu:

  • Kaleko MARRAZKIAK: naturaz gozatzera bultzatuko gaituzte; eta, bide batez, kontzientziatuko gaituzte, besteak beste, elikadurarako lurzoruaren garrantziaz, beste izaki bizidunekin bizi beharraz, estoldetatik zikinkeria botatzean ibaiari egiten diogun kalteaz, aldaketa klimatikoaz…
  • Hiri-altzarietan ETIKETAK: Legazpiko lurzoruari buruzko informazio aipagarria izango dute.
  • HAZIZ EGINDAKO PAPEREZKOorritxoak: LurZurolako karteletan egongo dira eskura. Legazpiarrak animatu nahi zaituztegu orritxo horietako bat hartu eta landatzera, hartara mitxoletak izango dituzue-eta. Kartelak Udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian, Gizarte Zentroan eta Laubideko bi iragarki-tauletan egongo dira.

 

Legazpiar guztiok gonbidatzen zaituztegu Laubiden hasi eta Euskal Herria plazarainoko bidea egitera, bertan topatuko dituzue, zuen gozagarri, marrazki eta informazio ugari.

 

IKUSI KANPAINAREN ARGAZKIAK

 

Albiste guztiak