pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

UZTAKALE 2018
20
Eka
2018

UZTAKALE 2018

Ekainaren 26tik Uztailaren 20ra 

 

Ekainaren 26tik Uztailaren 20ra

 

            Uztaila Kulturalaren oinordeko dugun Uztakale ekainaren 26an abiatuko da aurtengoan, eta uztailaren 20ra bitartean, herriko gune eta txok desberdinak hartuko ditu.

            Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: ohikoak diren jolas parke, tailer, ikus-entzunezko emanaldi, genero desberdinetako musika eta kale ikuskizunak gehitu zaizkio aurtengoan ere. Eta hori gutxi balitz, herriko elkarte desberdinek proposatu eta gauzatuko dituzten emanaldi bereziak ere izango dira: bertso musikatu saioa, elkartasun jaialdia, erromeria ibiltaria, eta gehiago.

            Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.

 

            Kulturak on dagizuela guztioi!

UZTAKALE egunez egun

 

 

 

Albiste guztiak