pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekoscan
25
Eka
2018

Ekoscan

Udalak ikuskaritza gainditu du eta helburu berriak jarri ditu

Ekainaren 21ean Udalak SGS enpresak egindako kanpo Ingurumen ikuskaritza gainditu zuen.

 

Udalak Ingurumen helburu hauek lortu ditu:

 

  • Hobekuntza energetikoa: Hiru bulegotan zeuden fluoreszenteak kendu eta led teknologiako argiak jarri dira.

Hiru gela horietako energia kontsumoa %59 murriztu da.

 

 

  • Urtero egiten diren hau bezalako aktuazioei esker, energiaren kontsumoa  jaisten ari da:


 

 

 

  • Urtatza 40 atariaren parean  arropa biltzeko edukiontzia jarri zen 2017ko abenduan. Horren ondoren Laubide eta Urtatzan jasotako arroparen proporzioa %16 igo da.

 

  • Haunditu da ingurumen irizpideak dituzten plegu kopurua.

 

Horrez gain auditoreak oso ondo baloratu ditu herritarrak sentikortzeko urtean zehar  martxan jartzen diren kanpainak.

 

Datorren urteari begira hauek dira helburu berriak

 

  • Paper kontsumoa murriztea
  • Udal eraikinaren energia eraginkortasuna hobetzea.
  • Hondakin gehiago bereiztea.

Albiste guztiak