pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bertatik Bertara
27
Eka
2018

Bertatik Bertara

Udalak merkatuaren egoera aztertu nahi du, "asteroko merkatuan" ostiralean.

Aire zabalean egiten diren azokak eta feriak dira merkataritzaren erakusgarri funtsezkoenak Euskal Herrian.
 
Gure udalerri, hiri eta herrietako askoren jatorria, hain zuzen, plaza batean elikagaien salerosketaren inguruan elkartzetik dator.
 
Merkataritza mota hori bere muin tradizionalari eutsiz iritsi da gaur arte: elikagai baten ekoizlearen eta kontsumitzailearen zuzeneko topaketa.
 
Bertatik Beratara egitasmoaren barruan Legazpiko Udalak azokaren egoera aztertu nahi du, alde batetik bertan beraien produktuak saltzen dituzten
baserritarren ikuspuntutik eta bestetik erostera gerturatzen diren kontsumitzailetatik.
 
Horretarako ostiralean azokan izango gara erosleen artean galderatxo batzuk eginez.
 
Giro pixka bat jartzeko, lehiaketa txiki bat antolatuko dugu.
 
Baserritarren postu bakoitzean beraien produktu bat (barazki bat, gazta, ogia…) egongo da ikusgai eta postura erostera gerturatzen denak produktu
horren pisua asmatu beharko du, pasatu gabe!
 
Pisu zehatzera hurbiltzen denak eramango du produktua  etxera.

Albiste guztiak