Print this page
2018KO EGUTEGIKO LEHIAKETA
02
Uzt
2018

2018KO EGUTEGIKO LEHIAKETA

EKAINEKO erantzuna:  Aranondoa (Prunusdomestica)

EKAINA -Erantzuna:  Aranondoa (Prunusdomestica)

 

10 metro izan dezake aranondoak. Fruta arbola da, adar asko ditu, azal arre leuna eta, gehienetan, ez du arantzarik. Adaxka gazteak gorrixkak izaten ditu. Hostoak eliptikoak eta obatuak dira, ertza zerraduna dute eta punta kamutsa, gainaldea ilerik gabeko da eta azpialdea, berriz, ileduna, zainetan, batez ere, eta kolore argixeagoa du.

 

Hostoekin batera loreak agertzen dira, zuriak, banaka edo bi-hiru batera.

 

Kareharrizko lurzoruak atsegin ditu eta hotza ondo jasaten du.

 

Aranak ematen ditu eta kolore askotakoak izaten dira: horiak, gorriak, purpurak, berdeak… eta era askotara jaten ditugu: fresko, lehortuta (aranpasak), konfitatuta, marmelada eginda edo likore moduan.

 

Aranondoaren loreak lurrinak egiteko erabiltzen dira, oso usain goxoa dute eta.

 

Prunusterminoa latinetik dator, eta basaranaren izena da; domestica terminoak "etxekoa" esan nahi du.