Print this page
Automobil elektrikoak kargatzeko puntua martxan
03
Uzt
2018

Automobil elektrikoak kargatzeko puntua martxan

Euskal Herria plazako aparkalekuan dago eta aldi berean bi auto kargatzeko gai da

Euskal Herria plazako aparkalekuan dago eta aldi berean bi auto kargatzeko gai da.

 

Karga puntu horretan karga daitezke % 100 elektrikoak edo hibrido entxufagarriak diren kotxeen bateriak.

 

Udala ibilgailu elektrikoen birkarga-sare publikora gehitu da IBILbox 232 karga puntu bifasikoa instalatzeari esker. Puntu honek 7,36 kW potentzia du.

 

Oso erraza da ibilgailu elektrikoa kargatzea: lehendabizi, IBIL txartela pasatu behar da irakurgailuan, identifikatzeko; gero, kablea autora eta zutoinera, ordena horretan; eta, azkenik, pantailako argibideak jarraitu prozesua baieztatzeko. Birkarga amaitzeko, IBIL txartela pasatu behar da irakurgailutik.

 

Mugikorretarako IBIL aplikazioa erabiliz ere egin daiteke birkarga. Aplikazio honek, gainera, gertueneko karga puntuak topatzeko balio du, baita libre edo okupatuta dauden jakiteko, ibilgailua kargatzen jartzeko eta ordaintzeko ere.

 

APP honek bestelako informazioa ere ematen du: hala nola, karga-kurba denbora errealean, bateriaren egoera edo joan-etorriari ekiteko zenbat falta den.