Print this page
“Etxeko saltsak” antzeslana urriaren 20an, larunbata, 20:30ean Latxartegi Aretoan.
10
Urr
2018

“Etxeko saltsak” antzeslana urriaren 20an, larunbata, 20:30ean Latxartegi Aretoan.

Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskuraineta Aitor Fernandino taula gainean.

Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskuraineta Aitor Fernandino taula gainean.

 

ETXEKO SALTSAK (Relativity speaking jatorrizkoan) endreduzko komedia bat da, korapilatsua. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan… 

Egilea, Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingeles ezaguna da.

 

Gregeta Ginny maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera,  bixita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen allatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.

 

Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko lehiatilan 19:00etatik aurrera 10€tan.