Print this page
Urola garaia bitartez, udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  lanbidetik.
16
Urr
2018

Urola garaia bitartez, udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du lanbidetik.

Izen emateak: LANBIDEN urriaren 17an hasita eta urriaren 30ean bukatzen delarik.

UROLA GARAIA MANKOMUNITATEAREN BITARTEZ, LEGAZPIKO UDALAK ENPLEGUA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZA JASO DU  LANBIDETIK.

ZEREGIN ASKOTARIKO  PEOIAKONTRATATUKO DU 6 HILABETETARAKO; LANALDI OSOA.

 

Urola garaia mankomunitatearen bitartez, legazpiko udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  lanbidetik.

 

 

LANBIDEN izena emateko epea urriaren 17ean hasiko da eta urriaren 30ean bukatuko da.

 

1. Kontratazioa:

Legazpiko Udalak sei hilabeteko lanaldi osoko  kontratazio bat egingo du. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duen pertsona kontratatuko da:

 

* Zeregin askotariko  peoia.

 

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko den pertsona Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoa izango da eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko da. Halaber, peoi gisa gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan beharko du.

Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.

 

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoa izango da:

a) 35 urteko edo hortik beherako langabeak.

b) 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.

c) 55 urtetik gorakoak.

d) Iraupen luzeko langabeak (iraupen luzeko langabeak dira Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon direnak).

e) Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,..).

 

3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:

Aukeraketa prozesua, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Lanbidek kudeatzen duen lan-eskeintzan izena eman duten pertsonen artean egingo da.

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

  • Emakumea: 3 puntu.
  • 55 urtetik gora: 6 puntu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 3 puntu.
  • Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
  • Peoi gisa eskuratutako esperientzia eskatutakoa (6 hilabete) baino handiagoa bada: 6 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte (esperientzia 2 urtekoa edo gehiagokoa denean jasoko diren puntuak).

 

Berdinketa emanez gero, lehentasuna adinez nagusienak izango du.