Print this page
Bertsolari jaialdia azaroaren 16an, ostirala, 22:30ean Latxartegi Aretoan
08
Aza
2018

Bertsolari jaialdia azaroaren 16an, ostirala, 22:30ean Latxartegi Aretoan

Udazkeneko bertso saioa, aurten Euskaraldiaren ekitaldien barruan

Udazkeneko bertso saioa, aurten Euskaraldiaren ekitaldien barruan.

Urtero legez, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik, bertsolari jaialdia izango da ostiralean, azaroaren 16an, 22:30ean Latxartegi Aretoan. Euskaraldiaren 11 egunen bezperan, Belarriprestei eta Ahobiziei begirako saioa izango da. Antolatzaileen arabera, bertsoak ulertzeko zailak direla bezalako gezurrak eraitsiko dituzte saio horretan.

Oholtza gainean: Amets Arzallus, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Etxahun Lekue. Gai jartzaile lanetan: Jone Narbaiza eta Antton Iraeta.  

Sarrerak 10€tan, gazteak 5€, jarriko dira salgai lehiatilan saioa baino ordu erdi lehenago.